Fibromialgiari buruzko mahai-ingurua gaur 19.00etan Portalean
2012/03/14
00:00
eta kitto!
Defibel elkarteak antolatuta, fibromialgiari buruzko mahai-ingurua egingo da gaur 19.00etan Portalean, arlo ezberdinetako adituen parte-hartzearekin. Hizlariak Fernando Torre Mollinedo eta Josune Martín Corral (psikologoak eta Gipuzkoako Quiron ospitaleko min-unitateko espezialistak, Arturo Garaikoetxea (neurologoa), Jose Miguel Amostegi (fisioterapeuta) eta Jesus Romero (nutrizioan aditua) izango dira eta sarrera librea da.