Fiskalak atzera bota du Larrañagari egotzitako iruzur kargua
2012/11/09
00:00
eta kitto!
Arabako Entzutegiko Fiskaltzak Mikel Larrañagarri egotzitako higiezinen iruzurraren inguruko kargua atzera bota du eta, beraz, berarentzat hasieran eskatuko zigorra (9 urteko kartzela zigorra) ere aldatu egin du: bidegabeko jabetze kargua, besterik ez dio egotzi Larrañagari eta, hori zigortzeko, urtebete eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eskatu du. Eguaztenean hasi zen epaiketa eta, inputatuek epailearen aurrean esandakoak kontuan hartuta, Fiskalak hasiera batean egotzitako karguak eta eskatzen zituen zigorrak aldatzea erabaki du. Akusazio partikularrak ere bere eskaera aldatu du eta orain hiru inputatuei guztira 3 urteko kartzela zigorra ezartzea eskatzen du.