Foball-zaletuaren Kopako finala jokatuko da bihar goizean Unben

Foball-zaletuaren Kopako finala jokatuko da bihar goizean Unben
2023/06/09 13:34
eta kitto!
Goizeko 10:30ean hasiko den partiduan neurtuko dituzte indarrak Adahi Eraieder eta Feredu Bar EzDok taldeek. Bar Txoko Ligako txapelduna ez da izango final horretan, finalerdiko norgehiagokan 1-4 galdu baitzuen Adahi Eraieder taldearekin. Ander, bi golekin, eta Haritz eta Unai sartutako banarekin izan ziren talde irabazlearen goleatzaileak, Landerrek Txokoren gola sartu zuen bitartean. Beste finalerdia askoz ere parekatuagoa izan zen eta, husna berdindu eta gero, penaltietan Feredu nagusitu zen bost jaurtiketak gol bihurtuz, Garajes Garciak laurekin geratzen zen bitartean. Behin zapatuko partidua amaituta, denboraldiko sariak banatuko dira, Ligakoak tartean.