Foxtter tabernaren onddo-sekretuak irabazi du pintxo lehiaketa
Arrate Kultur Elkarteak antolatutako X. Pintxo Lehiaketako epaimahaiak (Josu Gimenez, Ruben Erro eta Unai Magunazelaia) atzo (astelehena, hilak 25) eman zuen ezagutzera aurtengo irabazleen zerrenda: Pintxo Onenari Saria Foxtter tabernaren Onddo Sekretua-rentzat izan da; bertako produktuekin egindako pintxo onenari saria Akara tabernaren Udazkeneko Ferrero Rocher-entzat; horrekin batera aipamen berezia egin diete El Ambigu tabernaren Coco Chanel, Txoko tabernaren Kapritxoa eta Aterpe tabernaren Mozkor Pato pintxoei; bezeroek boto bidez erabakitzen duten publikoaren saria azken horrentzat, Aterpe tabernarentzat izan da. Aurtengo edizioan 27 tabernak hartu dute parte eta irabazleei saria San Andres egunean banatuko diete. Antolatzaileek parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie "pintxoak prestatzeko eta aurkezteko orduan ipini duten ilusioarengatik eta egindako lan izugarriarengatik" orduan eta, horrekin batera Eibar Merkataritza Gune Irekiari eta udalari emandako laguntza eskertu nahi die.