Funk Off!!-en bigarren urtebetetze jaia zapatu gauean Koskorren

Funk Off!!-en bigarren urtebetetze jaia zapatu gauean Koskorren
2014/03/28 00:00
eta kitto!

Zapatuan (hilaren 29an), gauerditik aurrera, Funk Off!! kolektiboaren bigarren urtebetetzea ospatzeko jaia ospatuko dute Koskor tabernan, Get Down to the Cosmic Room goiburuari jarraituta. Aurretik egin dituzten jaien bidetik, honetan ere musika izango da protagonista, abestiak aukeratzen eta eskaintzen ibiliko diren disko jartzaileekin batera. Bihar gauerako osatu duten kartelak honako hauek batzen ditu: Xane (Nerea Gorostidi, Donostia), Boocos Dust (DJ aka LANDERGROUND, Donostia) eta Gorku (Eibar aka Little Detroit). Sarrera librea da eta antolatzaileek jende guztia animatu nahi dute urtebetetze jai berezia eurekin batera ospatzera joateko.