Futbol-zaletuaren 43. edizioak ateak itxi zituen aurreko zapatuan

Garajes Garcia taldeak penaltietan irabazi zuen Kopa
2025/05/26 12:34
eta kitto!

Aurreko zapatu eguerdian egin zuten sari-banaketarekin amaitu zen XLIII. Eibarko Futbol Zaletuaren edizioa. Ohikoaren bidetik, lehenengo Kopako Torneoaren finala jokatu zen. Partidu borrokatua izan zen final horretakoa, azkenean Bar Marem-ek eta Garajes Garciak bina amaitzeko: Marem-en aldetik Roberto eta Rodrigo izan ziren goleatzaileak, eta Aitorrek lortu zituen ondoren txapela eramango zuen taldearen golak. Binakoaren ondoren, penaltietan erabaki zelako garailea, eta hor Garajes Garcia 5-4 nagusitu zen.

Aurtengo edizioko sarituak honakoak izan dira:

  • Ligako Txapelduna, Malape Taberna
  • Ligako bigarrena, Garajes Garcia
  • Hirugarren sailkatua, Xania Taberna
  • Kiroltasunaren Saria, Baserri
  • Goleatzaile nagusia, Roberto Carlos Cuellar (Bar Marem, 17 golekin)
  • Gol gutxien jasotako taldea, Malape Taberna (bakarrik 16 gol)
  • Kopako Txapelduna, Garajes Garcia
  • Kopako Azpitxapelduna, Bar Marem