Futbolin txapelketa antolatu du Beleko tabernak bihar arratsalderako

Bikote bakoitzak 10 euro ordainduko ditu eta bildutako diru guztia txapeldunarentzat izango da.
Futbolin txapelketa antolatu du Beleko tabernak bihar arratsalderako
2026/01/22 17:44
Silbia Hernandez Arrazola

Futbolin txapelketa antolatu dute Beleko tabernakoek bihar barixakurako (urtarrilak 23). Bikoteka jokatuko da, 19:00etatik aurrera, eta parte hartu nahi dutenek izena eman eta 10 euro ordaindu beharko dituzte (bikote bakoitzak). Izan ere, izena ematen dutenek ordaindutakoa izango da saria txapeldunarentzat, irabazten duen bikoteak eramango baitu izen-ematean bildutako diru guztia. Izen-ematea tabernan bertan egingo da eta, norbaitek informazio gehiago nahiko balu, Beleko tabernaren Instagramera mezu zuzena bidali dezake.