G.A.C. bizikleta fabrikari buruzko erakusketa inauguratuko dute gaur Eibarko Armagintzaren Museoan

Aldi baterako erakusketa berria 19:00etan zabalduko dute.
G.A.C. bizikleta fabrikari buruzko erakusketa inauguratuko dute gaur Eibarko Armagintzaren Museoan
2026/10/08 16:24
Silbia Hernandez Arrazola

Ehun urte bete dira Eibarko G.A.C. enpresak bizikletak fabrikatzeari ekin ziola eta, mendeurrena ospatzeko, Industria, berrikuntza eta mugimendua izenburuko erakusketa inauguratuko dute gaur (eguena, urriak 8) Eibarko Armagintzaren Museoan, 19:00etan.

Aldi baterako erakusketa izango da, eta urtarrilaren 10era arte egongo da ikusgai Armagintzaren Museoan. Ez da sarrerarik ordaindu behar.

Antolatzaileek azaldu dutenez, “G.A.C. izan zen bizikleta fabrikatzeko bideari ekin zion lehen arma-enpresa, eta laster beste enpresa batzuek jarraitu zioten, hala nola Orbeak eta BHk. 1930ean armak egiteari utzi zion, eta bizikletak bakarrik hartu zituen ardatz. Bizikleten bilduma bat baino gehiago, erakusketa honek gizarte baten bilakaera erakutsi nahi du”.

Doako bisita gidatua
Horrez gain, hilero bezala, Museoak doako bisita gidatua eskainiko du: urriaren 10ean, zapatuan izango da, 17:00etan bisita euskaraz egin nahi dutenentzat, eta 18:30ean gaztelaniaz egin nahi dutenentzat. Izena emateko museoa@eibar.eus helbidera idatzi edo 943 708 446 telefonora deitu daiteke.