Gabonetako argiak piztu dituzte

Gabonetako argiak piztu dituzte
2014/11/27 00:00
eta kitto!

Gaur arratsaldean (eguena, hilak 27) piztu dituzte kaleak apaintzeko ipinitako Gabonetako argiak. Udalak eta Eibar Merkataritza Gune Irekiak 50.000 euro ordainduko dituzte Errege eguna igaro arte argiak egunero pizteko. Gaur argiak martxan ipintzeko lehen eguna izateagatik Eibarko Bizikleta Plazan Eibar foball taldeko ordezkarien partehartzea izan duen ekitaldi berezia antolatu dute eta umeentzat musika eta txokolatea egon dira.