Gabonetarako irteera gidatuak prestatu dituzte Geoparkean

Gabonetarako irteera gidatuak prestatu dituzte Geoparkean
2016/12/26 17:16
eta kitto!
Deba, Mutriku eta Zumaiak osatzen duten Euskal Kostaldeko Geoparkeak bisita gidatuak eskainiko ditu Gabonetan eta, jende asko oporretan egongo dela aprobetxatuta, proposamen ezberdinez osaturiko programazio zabala prestatu du. Bisita gidatuak abenduak 27, 28, 29 eta 30ean eta urtarrilak 4, 5, 7 eta 8an eskainiko dituzte. Denera, 18 irteera gidatu egingo dira eta, besteak beste, Geoparkeko flyscha eta bertako labarrak itsasontziz zein oinez gertutik ikusteko, Mutrikuko Olatz bailaran karsta ezagutzeko eta Goienetxe baserriko gazta dastatzeko aukera izango da. Bisita bakoitzari buruzko informazio osoa eta ordutegiak Geoparkeko webgunean www.geoparkea.com kontsulta daitezke. Erreserbak online egin daitezke edo, bestela, Mutriku, Deba eta Zumaiako Turismo Bulegoetan.