Galiziako Etxeak antolatutako jaiek ederto girotu dute Urkizu asteburuan
2017/05/08
18:17
eta kitto!
As Burgas Galiziako Etxekoen eskutik ospatu diren XXXIV. Dia Das Letras Galegas jaiek ederto girotu dute asteburu osoa Urkizu aldean. Urteroko moduan, Galiziako musika, dantzak, olagarroa, Ribeiro eta Albariño ardoak izan dira protagonista nagusiak, egitaraua osatzen zuten bestelako ekitaldiekin batera. Gure MEDIATEKAN ikusgai dagoen ARGAZKI BILDUMAN horietako batzuk bildu ditugu.