Galiziako jaiek asteburua bete dute
2013/05/13
00:00
eta kitto!
Aurten 30. edizioa egin duten Dia Das Letras Galegas jaiek asteburua oso osorik bete dute Urkizu aldean, barixakuan As Burgas Galiziako Etxekoek txosna zabaldu eta atzo itxi zuten arte. Bien bitartean Galiziako sukaldaritza, musika eta dantzekin gozatzeko aukera paregabea izan da eta, eguraldia lagun, jendetza batu da jaiak iraun duen bitartean. Argazkiak ikusteko hemen klikatu.