Galiziako jaiek asteburua beteko dute Urkizun

Galiziako jaiek asteburua beteko dute Urkizun
2015/05/15 00:00
eta kitto!

Asteburu osoan ospatuko dira As Burgas Eibarko Galiziako Etxekoek antolatutako XXXII. Dia Das Letras Galegas jaiak, Xosé Filgueira Valverde idazlea zenaren omenez. Gaur arratsaldean, 19.00etan ekingo diote aurtengo jai egitarauari, Jai Batzordekoek Galiziako produktuak saltzeko ipiniko duten taberna Urkizuko parkean zabaltzearekin batera. Ordu horretan hasiko da Os Galaicos, Eibarko Galiziako Etxeko gaita taldearen kalejira eta, horrekin batera, Smily Animacion-eko pailazoek umeendako animazioa (musika-jokoak, magia, aurpegiak margotzea eta globloflexia) eskainiko dute. Gauean, 22.00etatik aurrera Cuarta Calle orkestrak berbena girotuko du, goizaldera arte. Bihar egun osoan egongo non aukeratu: 11.30etan neska-mutilentzat "chaves" jaurtiketa egingo da; 12.00etan herri-kirol erakustaldia egingo dute Bihurri eta Hodei Ezpeleta aizkolariek eta Joseba Ostolaza, Udane Ostolaza eta Haritz Ureta harri-jasotzaileek; 13.00ean igel-toka txapelketa jokatuko da; 16.00etan helduen txanda izango da "chaves" jaurtiketan; 18.30etan dantza eta musika saioa eskainiko dute Os Galaicos eta Aire Andaluz (sevillanak) taldeek; eta iluntze/gaueko dantzaldiak Israel orkestraren eskutik egingo dira.
Eta domekan, jaien azken egunean, Untzagan Eibarko trikitilariei ongietorria eman eta, jarraian, Os Galaicos taldearekin batera kalejira egingo da, Urkizuraino. 12.30etan Kezka dantza taldeari harrera egin eta, jarraian, dantza erakustaldia hasiko da Urkizun. Arratsaldean, 18.30etan Israel orkestrarekin hasiko den dantzaldiarekin batera amaituko dira aurtengo jaiak. Egitarau osoa jarraian:

XXXII. Dia Das Letras Galegas

Barixakua 15
19.00.- Jai Batzordearen taberna zabaltzea eta kalejira, Os Galaicos, Eibarko Galiziako Etxeko gaita taldearen eskutik. Umeendako animazioa, Smily Animacion-eko pailazoen eskutik: musika-jokoak, magia, aurpegiak margotzea eta globloflexia.
22.00.- Berbena, goizaldera arte, Cuarta Calle orkestrarekin. Urkizun.

Zapatua 16
11.30.- "Chaves" jaurtiketa 8-13 urte bitarteko neska-mutilentzat.
12.00.- Heri-kirolak: Bihurri eta Hodei Ezpeleta aizkolariak eta Joseba Ostolaza, Udane Ostolaza eta Haritz Ureta harri-jasotzaileak.
13.00.- Igel-toka txapelketa.
13.00/14.00.- Egitarauko laguntzaileentzat piskolabisa (As Burgas Galiziako Etxean).
16.00.- "Chaves" jaurtiketa, helduendako.
18.30.- Os Galaicos eta Aire Andaluz (sevillanak) taldeen dantza eta musika saioa.
20.30/21.30.- Dantzaldia, Israel orkestrarekin.
23.00.- Berbena, goizaldera arte, Israel orkestrarekin. Urkizun.

Domeka 17
11.45.- Eibarko trikitilariei ongietorria, Os Galaicos taldearen eskutik. Untzagan. Jarraian, kalejira Urkizuraino.
12.30.- Kezka dantza taldeari ongietorria. Jarraian, dantza erakustaldia. Urkizun.
14.00.- Lore-eskaintza Castelao-ren oroigarrian.
15.00.- Bazkaria. Galiziako Etxean.
18.30.- Dantzaldia, Israel orkestrarekin.
22.00.- Amaiera. Urkizun.