Galiziako usain eta doinuez betetako asteburua antolatu du As Burgas Galiziako Etxeak
Bihar, zapatua, 11:30ean "Chaves" txapelketan parte hartu ahal izango dute 8 eta 13 urte bitarteko umeek. 12:00etan herri kirolak izango dira, harri-jasotzaile eta aizkolariekin. 13:00etan igel-toka txapelketa egongo da eta, ordu berean, luntxa eskainiko dute Galiziako Etxean.
Arratsaldean, 16:00.etan "Chaves" txapelketa, oraingoan nagusientzat. Ondoren, 18:30ean, Dantza eta musika ikuskizunari ekingo diote Eibarko “As Burgas” kultur etxeko “Os galaicos” taldearekin eta Oreretako “Monfragüe” kultur etxeko “Ecos de Extremadura” taldearekin. Iluntzean, 20:00etan dantzaldia izango da “Los Trovadores” taldearekin eta 23:00etan berbena, talde berarekin.
Domekan (maiatzak 8), 11:45ean, “As Burgas” kultur etxeko “Os galaicos” taldeak ongietorria egingo dio Eibarko trikitilari taldeari, Untzagan. Ondoren kalejira egingo dute Urkizuraino. 12:30ean dantza eta musika ikuskizuna izango da Kezka dantza taldea, Eibarko trikitilari taldea eta “Os galaicos” gaita taldearekin.
14:00etan lora eskaintza Castelaoren oroitarriari eta ondoren bazkaria Galiziako Etxean.
Arratsaldean, 18:30.ean, dantzaldia “Costa dorada” taldearekin. 22:00etan taberna itxiko dute eta jaiei amaiera emango zaie.