Gantxoak egiten arratsalde pasa ederra igaro zuten Illunabarrian programaren barruan
Material ezberdinekin ilerako gantxoak egin zituzten tailerrean
2025/02/14
16:43
eta kitto!
Laura Albistegi bitxigileak eman zuen eguenean ilerako gantxoak egiten ikasteko tailerra. ...eta kitto! Euskara Elkartearen Illunabarrian programaren barruan antolatutako ikastaroak haur zein helduak erakarri zituen eta material ezberdinak erabiliz gantxo politak egin zituzten.
Gai eta arlo ezberdinei buruzko ikastaroak eta saioak eskaintzen ditu Illunabarrian egitasmoak urtean bospasei aldiz: erlaxazioa, eskulanak, gastronomia... Urtetik urtera eskaintza zabaltzen dihardu ...eta kitto!-k eta xede publikoa ere handituz doa, ia-ia edozein adinetako publikoari zuzendutako saioak antolatzen baititu Euskara Elkarteak.