Garagardo jaiak gaur arratsaldean zabalduko ditu ateak
2013/06/11
00:00
eta kitto!
Eibar Rugby Taldeak urtero antolatzen duen Garagardo Jaia gaur (martitzena, hilak 11) 19.00etan zabalduko dute Untzagan eta hilaren 16ra arte egongo da martxan. Betiko lez, karpa ipini dute plazan eta bertara doazenek marka eta mota ezberdinetako garagardoekin gozatzeko aukera edukiko dute eta, nola ez, jatekoa ere eskainiko dute (ukondoa, oilasko-brotxetak, saltxitxak eta hanburgesak). Gainera, zuzeneko musika emanaldiekin girotuko dute karpa: gaur Mungo-k jardungo dau, bihar (eguaztena) ZZ Blues Band-ek eta eguenean, berriz, Xirimiri Blues taldeak.