Garaipen garrantzitsua lortu du Ohorezko Erregionaleko CD Urki-k

Oriokori 4-0 irabazi ondoren, jauzia eman du sailkapenean
Garaipen garrantzitsua lortu du Ohorezko Erregionaleko CD Urki-k
2025/11/24 10:06
Ekhi Belar

Ohorezko Erregional Mailako CD Urki-k neurketa garrantzitsua zuen asteburuan, sailkapenean aurretik zuen Orioko hartu baitzuen Unben, eta irabaztea ia derrigorrezkoa zuen beheko postuetatik alde egiteko. Eibartarrek ez zuten hutsik egin eta nagusi izan ziren, 4-0 gailenduz.

Garaipen horrekin, Urkik 13 puntu ditu orain eta 12. postuan dago sailkapenean, beheko postuetatik pixka bat alde egin duelarik. Hurrengo jardunaldian Tolosari egingo dio bisita eta, irabaziz gero, berdindu egingo lioke sailkapenean.

CD Urki-ren beste taldeek honako emaitzak lortu dituzte:

  • Ohorezko Erregionala: Urki Alkideba 4-0 Orioko
  • 1. Erregionala: Ikasberri 1-1 Urki JMR
  • Jubenilen Euskal Liga: Urki Eibarbus 0-2 Lagun Onak
  • Jubenilen Gorengoa: Mutriku 1-1 Urki ABC
  • Jubenilen 1. Maila: Eibartarrak 0-1 Urki Hapiick
  • Kadeteen gorengoa: Urki Heganrent 6-2 Idiazabal
  • Kadete 1. Maila: Soraluze 2-3 Urki Boj
  • Infantila: Aloña Mendi 3-2 Urki Beltran
  • Infantil txiki: Bergara 7-0 Urki Larragest
  • Emakumezko alebina: Urki JAZ 0-2 Eibar
  • Gizonezkoen alebina: Lagun Onak 10-0 Urki Engimeg