Garraio publikoko %50eko deskontuek indarrean jarraituko dute 2024an

Garraio publikoko %50eko deskontuek indarrean jarraituko dute 2024an
2024/01/04 12:37
eta kitto!
Azkenean instituzioek ez dute joan den abenduan hartutako erabakiarekin aurrera egin eta, horrela, beherapena erabiltzaile guztiendako izango da, txartel pertsonalizatu gabeentzat ere bai. Hau da, Bizkaiko eta Gipuzkoako garraio publikoan segituko dugu %50eko deskontuekin. Hori bai, azkenean atzera egin badute ere, neurri berria ezin izango da martxan jarri otsailera arte; izan ere, tramite batzuk egin behar dira, eta horiek guztiak betetzeko hilabete bateko epea beharko dute.

Gipuzkoako Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak eman zuen atzo erabakiaren berri, esanez 2024an zehar iaz izandako abantaila berberak izango dituztela erabiltzaile guztiek. Horrez gain, %50eko deskontuari Mugi txartelaren berezko abantailak gehitu ahalko zaizkio. Iaz ezarri zuten neurria eta, iragarri zutenean aurten ez zela mantenduko, hautsak harrotu ziren hainbat esparrutan.