Gaur 21.00etan "Eibar Primeran" saio berezia emango dute ETB-1ean

Gaur 21.00etan "Eibar Primeran" saio berezia emango dute ETB-1ean
2014/03/22 00:00
eta kitto!
Eibar foball taldearen denboraldi bikaina dela-eta, Euskal Telebistak taldeari jarraipen berezia egiten dihardu eta, besteak beste, gaur (zapatua, hilak 22) 21.00etan ETB-1n emango duten "Eibar Primeran" saio berezia prestatu dute. Jose Eulogio Garate, Xabi Alonso eta klubarekin loturaren bat duten beste hainbat lagun irtengo dira dokumentalean. Aurrerapena lotura honetan (http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/2094028/bideoa-eibar-primeran-saio-berezia-etb1en/) ikusgai ipini dute.
Horren aurretik, baina, gaur Anduvan 18.00etan jokatzen hasiko den Mirandes-Eibar partidua zuzenean emitituko dute ETB-1n.