Gaur arratsaldean hasiko dira Eibarko gaztetxearen 10. urteurrena ospatzeko antolatu dituzten jarduerak
2021/09/17
14:37
eta kitto!
Cadena Iris lantegia zena okupatu eta gaztetxeak bide berria hasi zuen 2011. urteko abuztuan, Asua Errekako Tallarra gaztetxearen (2002- 2010) lekukoa hartuz eta, hori ospatzeko, antzerkia, jolasak, hitzaldiak, kontzertuak... gaur hasiko den bi eguneko egitaraua osatu dute, era guztietako jarduerekin.
Egitaraua zabaltzeko “Noticias de España” antzezlana eskainiko dute gaur 17:00etan; ordubete geroago Gaztetxeko kide izandako hainbaten esperientziak entzuteko aukera egongo da eta 19:00etan euskal jolasak egingo dira, Urkizun; 20:30ean “Mojito-iluntzea” hasiko da eta 22:00etatik aurrera kontzertua emango dute Silitia eta Perlata taldeek (3 euro).
Eta biharko programa goizetik abiatuko da: 11:00etan “Okupazioa alternatiba gisa” hitzaldia emango dute Donostiako Okupazio Bulegoko kideek; 13:00ean bazkalaurre musikatua egingo da, Ekiñerekin, eta ondoren hasiko da herri bazkaria (15:00etan); arratsaldean, berriz, Eli Pagola, Amaia Iturriotz, Maider Arregi eta Jokin Bergara bertsolariekin “post-bertso trama” (17:00etan) eta Aldats elektrotxarangak girotutako manifestazioa (19:00etan) egingo dira; 20:00etan Urkizun argazkia egin eta gaztetxean agurtuko dituzte ospakizunak, 22:00etan hasiko diren kontzertuekin: Mugi Panderoa, DJ Üger, Papa Trauma eta Azkonar taldeak arituko dira (3 euro).