Gaur arratsaldean jasoko du Antonio Cancelok Gure Balioak Saria

Gaur arratsaldean jasoko du Antonio Cancelok Gure Balioak Saria
2015/11/12 00:00
eta kitto!

Eroskiren sorreran parte hartu zuen eta, besteak beste, Mondragon Taldeko presidente izan zen Antonio Cancelok gaur arratsaldean (eguena, hilak 12) jasoko du Gure Balioak Saria, Coliseo antzokian, udalak eta Debegesak antolatuta 18:30etan hasiko den ekitaldian. Jarraian daukazuen egitarauari jarraituko diote:
18:30.- Eibarko Koro Gaztea.
18:35.- Ongietorria.
18:40.- Garbiñe Biurrun epailearen hitzaldia.
19:10.- Gure Balioak saria banatzea.
19:25.- Eibarko Koro Gaztea.
19:30.- Agurra.