Gaur arratsaldean zabalduko dute Garagardo Jaia Untzagan
Gaur arratsaldean (martitzena 16), 19.00etan inauguratuko dute Untzagako karpan Eibar Rugby Taldearen Garagardo Jaia aurtengo omenduek, San Andres ikastetxeak eta Klub Deportiboak antolatzen duen Euskal Jaiak. Gaurtik aurrera eta ekainaren 21era arte egunero zabalduko dute, 18.30etatik 00.30etara. Karpara gerturatzen direnek hamairu garagardo ezberdin edateko aukera izango dute eta jateko, berriz, saltxitxak, brotxetak, hanburgesak, txerri ukondoak… eskainiko dituzte. Aurten ez da zuzeneko musikarik egongo, baina azokaren inguruan bestelako jarduerak antolatu dituzte: "Rugby Quizz" galdera-lehiaketa, "photocall-a", zozketak… Barixakua Eibarko Rugbyko Nesken eguna izango da eta egun horretan eurak ibiliko dira beharrean. Gaueko 22.30etatik 00.00era, berriz, karaokea egingo da. Eta zapatu gauean, 22.30etan rugbilariak saltzen ari diren errifen zozketa egingo dute.