Gaur banatuko dituzte Errege eguneko dantza ikuskizunerako sarrerak

Gaur banatuko dituzte Errege eguneko dantza ikuskizunerako sarrerak
2014/12/26 00:00
eta kitto!

Urtarrilaren 5ean, 16.30etatik aurrera Ipurua kiroldegian egingo den dantza erakustaldira sartzeko aurten sarrerak beharko dira, "joko eta ikuskizunen araudia bete eta segurtasuna bermatzeko". Errege kabalgataren aurretik Ipurua dantza garaikide taldeak, Ipurua gimnasia erritmikoak eta Eibarko Balletak eskainiko dituztenak ikusteko gonbidapenak doakoak izango dira eta horiek eskuratzeko gaur (barixakua, hilak 26) udaletxeko patiora joan beharko da, 09.00etatik 13.00era. Lagun bakoitzeko gehienez lau txartel emango dituzte eta 2 urtetik gorako umeek gonbidapena beharko dutela adierazi dute.