Gaur Coliseoak hartuko duen Besta Berri dantza ikuskizunarekin hasiko da Euskal Jaia
Juan Antonio Urbeltzen Besta Berri dantza ikuskizuna gaur (zapatua, maiatzak 18) 20.00etatik aurrera Coliseoan ikusteko aukera izango da. Emanaldia XLVIII. Euskal Jaiaren egitarauren barruan antolatu dute eta Argia, Duguna, Maritzuli, Haritz, Gure-Kai, Xinkako, Ezpelur eta Kezka dantza taldeetako dantzari eta musikariak izango dira taula gainean Corpus Christiren inguruko festetan oinarritutako lana eskaintzen. Ikuskizunean dantzan jardungo duten Kezkako kideak Irati Kortabitarte, Olaia Gabirondo, Luken Aranburu, Unai Txurruka, Egoitz Blanco, Ander Garitagoitia, Oier Araolaza, Maider Otaola, Enrike Izagirre, Ainhoa Larrañaga, Josu Garate eta Aiert Ibarbia izango dira. Sarrerak 10 euro balio du eta internet bidez ere eros daiteke (Toribio Etxebarria kaleko Kutxabankeko kutxazainean inprimatzeko aukera dago).