Gaur egingo zaio azken agurra Urtzi Abantzabalegiri

Gaur egingo zaio azken agurra Urtzi Abantzabalegiri
2023/10/26 09:09
eta kitto!
Astelehenean 46 urterekin hil zen Urtzi Abantzabalegik azken agurra jasoko du gaur arratsaldean Errebal Plazan, 18:00etan hasiko den ekitaldian. Batez ere errugbiko jokalari bezala han eta hemen lagatako aztarnarengatik nabarmendu arren, bestela ere arlo askotatik azpimarratu izan dute berak eskainitakoa hainbat arlotan. “Beti alai, danerako prest; horrela gogoratuko zaitugu”, “Zurekin bizitakoak samurtuko digu bidea”, “Milesker gurasotasuna benetako adiskidetza bihurtzeagatik” eta halakoak diotenek Urtziren gizatasuna erakusten dute. Herrian bertan ere oso txertatuta zegoelako, ez da txikia izan bere agurrak eragindako samina.