END plataformak sinadurak jasotzen jarraituko du 2026ean

END plataformak sinadurak jasotzen jarraituko du 2026ean
2025/12/30 11:49
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Etxerik gabeko pertsonen aldeko END plataformak jakinarazi du 2026an sinadurak jasotzen jarratzeko asmoa duela “kaleko egoeran dauden pertsonak kalean lo egitera behartuta egon ez daitezen”.

Azaroan zabaldutako manifestuan kalean dauden pertsona guztiei harrera egiteko dispositibo bat abian jartzea exijitzen diete Eibarko Udal ordezkariei. Azaldu dutenez, oraingoz ahalegina Eibarren egingo dute, baina aurrerago Debabarreneko gainerako herrietara zabalduko dute ekimena. Azpimarratu dutenez, ez dute loturarik erakunde politikoekin, “independenteak gara eta horrela jarraitu nahi dugu”. Albistea irakurtzeko, egin klik hemen

Plataformako kideak abenduko zapatu guztietan ipiniko dute sinadurak biltzeko mahaia, Untzagan. Orain arte 1288 sinadura lortu dituztela jakinarazi dute.