Gaur emango zaie hasiera San Pedro jaiei

Hiru eguneko egitaraua prestatu dut Beheko Tokiak Karmen kaleko parkean
Gaur emango zaie hasiera San Pedro jaiei
2024/06/27 11:23
eta kitto!

San Juan jaiei agur esan ondoren, San Pedro jaien txanda dator orain. Gaur hasi eta domekara arte, zenbait ekintza egingo dituzte Karmen kaleko parkean, ume zein helduentzat. Beheko Tokia izan da egitarauaren antolatzailea.

Hona hemen aurtengo egitaraua:

 

Ekainak 27, eguena

. 16:30: Umeentzako txokolatada.

. 17:00: Umeentzako jolasak.

. 19:00: Naita produkzioaken ikuskizuna.

 

Ekainak 28, barixakua

. 18:00: Trio Medianoche taldearen musika emanaldia.

. 19:00: Felix El Gatoren bakarrizketa.

. 21:45: Tukan orkestraren emanaldia.

 

Ekainak 29, zapatua

. 12:00: Karmengo elizan meza, Eibarko Koro Gaztea taldearekin.