Gaur eta bihar ere zabalduko ditu ateak #ABIAN azokak
2019/03/28
07:06
eta kitto!
Atzo zabaldu zuten #ABIAN Debabarreneko IV. Lanbide Heziketa Azoka Armeria Eskolako patioan. Inaugurazio ekitaldian, besteak beste, Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua, Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordea, Amaia Arteaga Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria eta Debabarreneko alkateak egon ziren. Azokak gaur eta bihar ere zabalduko ditu ateak eta gerturatzen direnek Debabarrenean dauden zortzi Lanbide Heziketako ikastetxeetako (Armeria Eskolak, IMH Makina Erramintaren Institutuak, Meka Lanbide Eskolak, Kardala Akuakultura Eskolak, Mutrikuko Institutuak, Uni Eibar-Ermuak, Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketarako Udal Institutuak eta Ermua-Mallabiako Oinarrizko Lanbide Heziketarako Udal Institutua) eskaintza zabala bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. ABIAN azokak iraungo duen hiru egunetan, eskualdeko DBHko eta Batxilergoko 700 ikasletik gora igaroko dira bertatik. BIDEO HONETAN AZOKAN IKUS DAITEKEENA LABURBILDU DIZUEGU.
https://youtu.be/5ViI_dlytyY
https://youtu.be/5ViI_dlytyY