Gaur hasi da 'Debabarrena Gourmet' ekimena eskualdeko sei jatetxetan

Apirilaren 13ra arte eskualdeko erreferentziazko jatetxeek zazpi platerez osatutako dastatze-menuak eskainiko dituzte, 65 euroren truke
Gaur hasi da 'Debabarrena Gourmet' ekimena eskualdeko sei jatetxetan
2025/03/28 12:29
eta kitto!

Gaurtik (martxoak 28) apirilaren 13ra bitartean, Debabarrena Gourmet ekimen gastronomikoaren bigarren edizioaz gozatu ahalko dugu. Ekimena Debabarrena Turismoak antolatu du, Debabarreneko Klub Gastronomikoa osatzen duten sukaldarien laguntzarekin. ta.

Horrela, eskualdeko erreferentziazko jatetxeek zazpi platerez osatutako dastatze-menuak eskainiko dituzte, 65 euroren truke. Aperitiboak, bi hasierako, bi plater nagusi (arraina eta haragia) eta bi postrek osatuko dute Debabarrena Gourmet menua, eta eskualdeko sei jatetxetan eskainiko da: Eibarko Baratze Gourmeten, Elgoibarko Belaustegi Baserrian, Itziarko Kanalan, Mutrikuko Pikuan, Soraluzeko Txurrukan eta Debako Urgainen. Probatu nahi duenak aurrez erreserba egin beharko du, jatetxean bertan, Debabarrena Gourmet menua dastatu nahi duela azaldu

Jatetxe horietako sukaldariek prestatuko dituzte menurako platerak. Halaber, ogia eta kafea menuan sartzen dira, baita ardoa ere: Arabar Errioxako Valdelana familiaren upategiko AGNUS de Autor (ardo beltza eta txakolina). Jatetxe bakoitzaren proposamena  debabarrenaturismo.com webgunean ikus daiteke, xehetasun guztiekin.