Ikusentzunezkoak gaurtik aurrera San Andres elizako klaustroan
2019/07/01
08:08
eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak antolatzen duen Ikusentzunezkoen Astea gaur (uztailak 1) abiatuko da, “Somewhere, maybe here” (“Nonbait, agian hemen”) izenburuko performance-arekin: zuzeneko piano musikarekin lagunduriko film labur mutua emango dute eta bi clownek egingo dute aurkezpena, umore klabean. Nazioarteko talde baten elkarlanetik sortutako lan honetan filma Nerea Ariznabarreta eibartarrak jotzen duen zuzeneko pianoaren musikarekin lagunduta proiektatzen da eta, musika aurretik erabakitakoa izan arren, inprobisaziorako tartea lagatzen da, publikoaren arabera. Emanaldi guztiak San Andres elizako klaustroan izango dira, 22:30ean hasita eta doan (GAUR ASTELEHENA EURIA EGINGO BALU, EMANALDIA COLISEO ANTZOKIAN IZANGO DA).
Uztailaren 2an (asteartea), berriz, proiekzio bikoitza eskainiko dute. Hasteko, Ekain Martinez de Lizarduy Sturtzeren “Erraiak”, ordu erdiko iraupena duen dokumenatala emango dute. Irakasle honek Arteman Komunikazioak enpresarekin lankidetzan egindako dokumentalak Euskal Herri osoan zehar irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Eta dokumentala amaitu eta jarraian, Juan Antonio Palacios eibartarraren “Harria” (16 minutu) ikusentzunezkoa proiektatuko dute. Palaciosek izen bereko liburu eta erakusketarako osatutako lana oinarrian duen audiobisuala da eta argazkilaria kirol honen estetikan murgiltzen da bertan.
Eta uztailaren 3an (asteazkena), egitaraua ixteko, “Pumori, mendiaren alaba” dokumentala aukeratu dute. Baleukok, Alex Txikonen laguntzarekin egin duen lan honen abiapuntua mendian gertatutako ezbeharra dago: 2001eko urriaren 17an elur-jausi izugarri batean Sakana-Pumori espedizioko partaide ziren bost gazte euskaldun hil ziren Himalaiako Pumori mendian (7.161 m). Baina mendizaleen heriotza tragiko hartatik inork espero ez zuen maitasun istorio bat sortu zen gazteetako baten gurasoen eta Suku izeneko neska nepaldarraren artean. Dokumentalean, Txikonek 17 urtez euskaldunek ukitu ez duten mendiaren madarikazioarekin amaitu nahi du, tontorra zapalduz eta, mendian gora egin ahala, Sukuren istorio hunkigarrian eta Sakana-Pumori espedizioaren historian barneratuko dira ikusleak.