Gaur hasiko da makina-erremintaren biurtekoa

1.558 enpresak hartuko dute parte, 3.593 produktu erakutsiko dituzte, 400 berritasun izango dira, 1.910 makina eta 105 robot
Gaur hasiko da makina-erremintaren biurtekoa
2024/06/03 11:12
eta kitto!

Euskal Herrian egiten den industria azokarik garrantzitsuena gaur hasi eta barixakura arte iraungo du. Makina-erremintaren 32. aldiak Barakaldoko BEC erakustazokaren sei pabiloiak beteko ditu. AFM makina-erremintaren klusterreko antolatzaileek diotenez, "makinak martxan erakusten dituen benetako ikuskizun teknologikoa izango da egun hauetakoa".

Zenbakiei dagokienez, 1.558 enpresak hartuko dute parte, 3.593 produktu erakutsiko dituzte, 400 berritasun izango dira, 1.910 makina eta 105 robot. Gainera, lehen aldiz robotikari, automatizazioari eta digitalizazioari eskainitako eremuak izango dira, beste batean Robot Demo izenekoan, robotak martxan ikusi ahal izango direlarik.