Gaur hasiko dira Bien Aparecida jaiak Kantabriako Etxekoen eskutik

Gaur hasiko dira Bien Aparecida jaiak Kantabriako Etxekoen eskutik
2015/09/12 00:00
eta kitto!
Kantabriako Etxekoek, urteroko moduan, Bien Aparecida ama birjinaren omenezko jaiak ospatuko dituzte eta, horretarako, bihar (zapatua, hilak 12) hasiko den programa prestatu dute, musika, dantzak eta gastronomia tartekatzen joango diren hainbat ekitaldirekin. Jai-egitarauari bihar ekingo diote, 15.00ak aldera Untzagan, nahi duten guztiendako antolatu duten paella-janarekin. Arratsaldeko 19.30etan, berriz, Kaleetan Kantuz abesbatzak eta Eibarko Trikitilari Gazteak kalejiran irtengo dira eta 21.30etatik aurrera Kantabriako musika tradizionala izango da jaun eta jabe, Campoo-tik etorriko dan "La Flor y Los Romeros" musika taldearen emanaldian.