Gaur hasiko dira San Andres bertso-paper lehiaketarako lanak jasotzen
2021/10/04
09:21
eta kitto!
Gaurtik hasita (urriak 4) azaroaren 8ra arteko epea izango da XXVII. San Andres Bertso Paper lehiaketako lanak entregatzeko. Urteroko moduan, bi maila izango ditu lehiaketak: bata, 16 urtetik beherako Eibarko ikasleentzat, eta bestea, 16 urtetik gorakoentzat (Euskal Herri osorako).
Beste edizioetan bezala, gaia eta doinua libreak izango dira. Gazteenek bertso bat edo bi kopla aurkeztu beharko dituzte, eta nagusiek, berriz, lau puntu edo gehiagoko 6 bertso gutxienez eta 10 gehienez. Lanen hiru kopia bidaliko dira gaitzizenarekin, eta gutunazal itxi batean egilea identifikatzeko datuak hona: …eta kitto! Euskara Elkartea. Urkizu 11 solairuartea. 20.600 Eibar. Sariei dagokienez, umeen mailan, lehenak liburua eta txapela lortuko ditu eta bigarrenak liburua eta plaka. Nagusietan lehenak 300 euro eta txapela eta bigarrenak 250 euro eta plaka eramango ditu.