Gaur inauguratuko dute Txaltxa Zelai eta Urki bitarteko igogailua

Gaur inauguratuko dute Txaltxa Zelai eta Urki bitarteko igogailua
2015/01/16 00:00
eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 16) 18.00etan inauguratuko dute Txaltxa Zelai eta Urki bitarteko igogailua Miguel de los Toyos alkateak eta udaleko beste arduradun batzuek. Ekitaldia amaitu eta jarraian, gerturatzen diren guztientzat piskolabisa eskainiko dute Urkiko jubilatuen etxean. Eta datorren astean beste hiru igogailu inauguratuko dituzte, bata bestearen atzetik: astelehenean, Portalea aldamenekoa; eguaztenean, Legarrekoa; eta eguenean, Amañakoa.