Gaur ireki da Bertso Paper lehiaketara lanak aurkezteko epea
Gaurtik hasita hilabateko epea izango dute aurtengo San Andres Bertso Paper lehiaketara aurkeztu nahi dutenek. Urtero moduan maila bi izango ditu lehiaketak: 16 urtetik beherako Eibarko ikasleena bata, eta Euskal Herri osoko16 urtetik gorakoena bestea. Gazteenek bertso bat edo bi kopla aurkeztuko dituzte eta helduek, berriz, lau puntu edo gehiagoko 6 bertso gutxienez eta 10 gehienez. Gaia eta doinuak libreak izango dira eta lanen hiru kopia entregatuko edo bidaliko dira …eta kitto!-ra (Urkizu 11 solairuartea).
Sariei dagokienez, gazteenek trofeoak eta liburuak eskuratu dituzte eta helduen artean, berriz, 300€-ko saria irabaziko du irabazleak eta 250€-koa bigarrenak. Irabazleek azaroaren 22an Coliseo antzokian egingo den San Andres Bertso Jaialdian jasoko dituzte sariak.