Gaur jokatuko den Valenciaga Oroitzarrak helmuga gogorragoa izango du

Gaur jokatuko den Valenciaga Oroitzarrak helmuga gogorragoa izango du
2012/03/31 00:00
eta kitto!


Berritasun garrantzitsua izango du, gainera, aurtengo probak: 164 kilometro eta erdiak osatzeaz gain, txirrindulariek ikuskizun polita eskainiko baitute lasterketa amaieran, Bidebarrietan izan beharrean Isasiko aldapan eman beharko baitituzte azken pedalkadak (proba dela-eta trafikoan hainbat aldaketa izango dira). Armeria Eskolak 2012an bizi duen urteurrenaren inguruko ekitaldien barruan egin dute helmuga aldaketa. Azken metro horiek kenduta, aurreko urteotako ibilbide bera izango du domekako lasterketak eta hor izango dira afizionatu mailako estatuko txirrindulari onenak. Itziar, Meagas, Elgeta, Areitio, Ixua eta San Miguel mendateak gainditu beharko dituzte partehartzaileek, tartean Ruben Fernández Espainiako Kopako gaur egungo liderra (bere taldea, Caja Rural, liderra da taldeka). Irteeran izango da ere gure herriko Debabarrena taldea.


Lau bat orduko ibilbidea


Untzagatik egingo da irteera neutralizatua goizeko 08.55-etan eta 09.00etan Azitainen izango da irteera ofiziala. Hortik Zarautzeraino joko dute, handik bueltan Maltzagara heltzeko. Bertatik Bergararako bidea hartuko dute, Elgetara igo, Elorriotik jaitsi eta lehenengoan Ermutik sartuko dira gure herrian (12.00ak jota Unibertsitate Laboralean). Ixuako gainetik San Miguelera joko dute, Elgoibarrera jaitsi eta bigarren sarrera egingo dute Eibarren, orduan Maltzagatik (13.00a bueltan), Armeria Eskolaren aurrean kokatuko den helmugaren bila. Viejo, Gorospe, Mujika, Freire, Joaquin Rodríguez, Shalunov... Zein izano da hurrengo irabazle handia?