Gaur omenduko dute Asier Cuevas korrikalaria Unben

Gaur omenduko dute Asier Cuevas korrikalaria Unben
2015/09/29 00:00
eta kitto!

Unbe kirolguneko atletismo pistari "Asier Cuevas" izena ipiniko diote gaur (martitzena, hilak 29), arratsaldeko 19.00etan hasiko den ekitaldian. Plaka-jartzeko ekitaldian, omenduarekin batera udaleko eta Klub Deportiboko ordezkariek hartuko dute parte.
Asier Cuevas Herri Lasterketa
Bestalde, urriaren 24an, 18.00etan hasiko den III. Asier Cuevas Herri Lasterketarako izen-ematea zabalik dago. Interesa duenak http://www. sailkapenak.com helbidean eman dezake izena edo, bestela, urriko eguaztenetan 19.30etatik 20.30etara Deporren (10 euro).