Gaur ospatuko da Gaztaiñerre eguna

Gaur ospatuko da Gaztaiñerre eguna
2016/11/14 12:05
eta kitto!
Gaur, astelehena, ospatuko dugu Gaztaiñerre eguna eta, urtero bezala, AEK euskaltegikoek horren harira ondra-jana eta kalejira prestatu dituzte. Paloma tabernan izango da hitzordua, 19:00etan. Jatekoa doan izango da, baina edaria bakoitzak berea ordaindu beharko duela argitu dute. Ondra-jana amaitu eta jarraian, Urki auzoan kalejiran ibiliko dira, Musika Eskolako trikitilariek eta Eibarko Kantuzaleak abesbatzak lagunduta. Euskaltegitik Gaztaiñerre eguna eurekin batera ospatzera animatu nahi dituzte herritar guztiak.



image

image