Gaur zabaldu da txapa eta kandela tailerretan izena emateko epea
Sormenez beteta dator abendua ...eta kitto! Euskara Elkartera, Illunabarrian programaren eskutik, "irudimena pizteko eta arratsalde desberdin bat pasatzeko bi tailer" antolatu dituzte-eta. Abenduaren 9an, martitzena, txapa-tailerra egingo da, Arima Cool Tour-en eskutik. Eta abenduaren 11n (eguena) kandela-tailerra emango du Alluitz Naturak. Bi tailerrak 18:30etik 20:00etara izango dira eta parte hartu ahal izateko 8 urtetik gorakoa izan behar da (haurrek heldu batek lagunduta hartuko dute parte). Izen-ematea gaur (azaroak 14) zabaldu da. Online egin daiteke galdetegi hauek betez: txapa-tailerra eta kandela-tailerra, telefonoz deituta (943200918) edo bertara joanda (Urkizu 11, solairuartea). Izena lehenbailehen ematea komeni da, plaza mugatuak dira-eta. Prezioa 10 eurokoa da pertsonako (7 euro bazkideentzat)