Gaur zabaldu ditu ateak Eibart Gabonetako 18. Artisau Azokak
2022/12/16
16:45
eta kitto!
Eibart Eibarko artisauek antolatutako Eibart Gabonetako 18. Artisau Azoka zabaldu dute gaur goizean Untzagan. Hartara, Kilikilima, Eskune, Zugehini, La Zahera, Eskusutxo eta Eskulan daude bertan, artisautza produktuak eskaintzen, eta Lizagasar, Galletiak, Egotza eta Maison Dufrex, berriz, jateko gauzekin. Azoka goizez (11:00etatik 14:00etara) eta arratsaldez (17:00etatik 20:30era) zabalduko dute, urtarrilaren 5era arte. Oraingo honetan, berritasun gisa, Armeria Eskolako grabatu eta damaskinatu tailerraren stand bat egongo da, urtarrilaren 2tik 5era, eta bertan erakustaldiak egingo dituzte, otsailean hasiko den ikastaroari buruzko informazioa emateaz gain.