Gaur zabaldu dute Afariketan programarako izen-ematea
Ume eta gazteen aisialdirako Udan Jolasetan eta Oporrak Afariketan programetan izena emateko epea gaur (astelehena, hilak 6) zabaldu dute. Hala eman zuten aditzera programetako arduradunek, Udalak eta Astixa aisialdi taldeak prentsaurrekoan: "Euskera eta aisialdia batzeko asmoz urtero antolatzen diren udaleku irekiek Udalak euskeraren normalizaziorako programari jarraitzen diote eta oso harrera ona izaten dute beti. Iaz eskaini ditzakegun toki guztiak, ia 500 plazak bete ziren, Afariketan programan 36 talde eta Udan Jolasetan programan lau talde osatuta".
Udan Jolasetan Haur Hezkuntzako 2. zikloko 3. mailakoentzat (5 urteko gelakoentzat) pentsatuta dago eta uztailaren 1etik 12ra bitartean egingo da, 10.00etatik 12.00etara Urkizu eta Sansaburu ikastetxeetan eta Amaña eta Jazinto Olabeko ludoteketan. Kuota 40 eurokoa da.
Afariketan, berriz, DLH-ko umeentzat eskainiko da, txanda bitan: uztailaren 1etik 12ra eta uztailaren 8tik 19ra. Betiko martxan, honetan egun osoko eta egun erdiko txangoak tartekatuko dituzte, beste jarduera batzuekin batera. Tarifa 60 eurokoa da ume bakoitzeko (anai-arreba kopuruaren araberako kuotak aldatzen doaz). Kasu bietan izena emateko maiatzaren 6tik 9ra Indianokua gaztelekura (Muzategi, 3) joan behar da, 11.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 18.00etara.