Gaur zabaldu dute barixakura arte martxan izango den Neguko Beherapenen Azoka
2018/02/21
12:11
eta kitto!
Gaur goizean zabaldu dute Toribio Etxebarria kalean Neguko Beherapenen Azoka. Eibar Merkataritza Gune Irekiak antolatzen duen “factoring” edo azoka hiru egunetan (gaur, bihar eta etzi) egongo da zabalik, 10:00etatik 20:00etara. Merkealdi azokan 30 bat dendak hartuko dute parte, “kalitatezko produktuak oso merke eskaintzeko”. Parte hartzeko izena eman dutenetatik erdiak kalean, Toribio Etxebarriako karpen azpian ipiniko dituzte salgai produktuak eta beste erdiak, berriz, dendetan bertan egingo dituzte eskaintzak. Kalean saltzen egongo diren dendak Burbujas y Más, Cedry, Chiquitín, Designed by Nona, Farmalur, Guby Mutilak, Guby Neskak, Ikusimakusi, Kopiña, Leder, Nïa, Rosa Domínguez, Ttiki, Txukuna eta Xare dira. Eta eskaintzak dendan bertan egingo dituztenak, berriz, Alberto bitxitegia, Askasibar, Doroti (Toribio Etxebarria outleta), Goiara (Calbetón eta Urkizu), Gratzina, Igmar, Khloe, Lahidalga, Los Chicos, No Comment, Oskarbi Oinetakoak, Tribeka eta Vieco.
Azoka girotzeko jarduerak
Bestalde, azokaren inguruan hainbat jarduera berezi antolatu dituzte, “jendea animatzeko eta azoka ingurua girotzeko”. Gaur 17:30ean ‘Granujas a todo ritmo’ taldekoek ikuskizuna eskainiko dute azokan bertan eta barixakuan, 18:00etan, ‘Musgoso Band’ soul musika egiten duen taldeak kontzertua emango du.
‘Puntua emon euskarari’
Horrekin batera, …eta kitto! Euskara Elkarteak mahaia ipiniko du azoka zabalduko den hiru egunetan, “Puntua emon euskarari” kanpainarekin, jendea erosketak egiterakoan euskera erabiltzera animatzeko asmoz. Horretarako eguneroko bizitzako hainbat egoerarekin irudiak ipiniko dituzte, jendeak pegatinak ipinita euskerarekiko bere konpromisoa zein den adierazteko. Parte hartzera animatzen diren guztiei poltsa bana oparituko diete eta, horrez gain, barixakuan zozketatuko duten 100 euroko erosketa-txartela irabazteko aukera izango dute. Gaur 10:30etik 12:30era eta 17:15etik 18:30era egongo dira, bihar 10:30etik 12:30era eta 17:30etik 19.00etara eta barixakuan, berriz, 10:30etik 12:30era.