Gaur zabalduko dute "Amagandiko edoskitzea" argazki-erakusketa Topalekuan

Horrekin batera "Mitos de la lactancia" izenburuko hitzaldia emango dute Eneritz Lizarralde pediatrak eta Laura Mateos emaginak
Gaur zabalduko dute "Amagandiko edoskitzea" argazki-erakusketa Topalekuan
2024/10/18 10:54
eta kitto!

Gaur, barixakua, zabalduko dute Amagandiko edoskitzea argazki-erakusketa Topalekuan, eta horrekin batera "Mitos de la lactancia" izenburuko hitzaldia emango dute Eneritz Lizarralde pediatrak eta Laura Mateos emaginak, 18:00etan. Erakusketa domekara arte egongo da ikusgai, 11:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.