Gaurko Barixakuak Jolasian ekimena bertan behera geldituko da eguraldiagatik

Euria ari duela eta, jolasik ez egitea erabaki dute antolatzaileek
Gaurko Barixakuak Jolasian ekimena bertan behera geldituko da eguraldiagatik
2026/03/06 09:16
eta kitto!

Torrekuako parkean ziren egitekoak gaur arratsaldean Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak, baina euria ari duela ikusita ...eta kitto! Euskara Elkarteak erabaki du jolasik ez antolatzea. Hurrengo astekoak, martxoaren 13koak, Urkizuko parkean egingo dira, betiko moduan 17:00etatik 18:00etara.