Gaurko manifestazioa deitu dute, ikasleen greba egunaren harira

Gaurko manifestazioa deitu dute, ikasleen greba egunaren harira
2014/03/27 00:00
eta kitto!

Ikasleek gaurko (eguenerako, martxoaren 27rako) deitutako greba orokorrarekin bat egin du Eibarko Ikasle Mugimenduak eta Ekin geroa marrazteari! Ekin euskal eskola nazionalari! goiburuari jarraituta egun osorako egitaraua prestatu dute, LOMCE-ren kontra protesta egin eta euskal eskola eredu propioa aldarrikatzeko. Goizetik ekin diete mobilizazioei eta bazkalostean berriz ere kalera irtengo dira: 17.30etan Untzagatik abiatuko dira "kaleak hartzera" eta ordubete geroago "arkatzak zorrozten" hasiko direla iragarri dute. Eguneko azken ekitaldia 19.30etan Untzagatik irtengo den manifestazioa izango da.