Gaurtik aurrera akuarelak ikusgai Untzaga jubilatu etxean
2013/09/06
00:00
eta kitto!
Gaur (barixakua, hilak 6) 19.15etan zabalduko dute Sara Beiztegiren akuarela tailerrean parte hartu zutenen lanen erakusketa Untzagako jubilatu etxean. Hilaren 22ra arte ikusgai egongo den erakusketa ikusi nahi duenak horretarako aukera izango du ordutegi honetan: astelehenetik barixakura 19.15etatik 21.00etara eta zapatu eta jai egunetan 12.00etatik 14.00etara.