Gaurtik domekara Sanpedroak ospatuko dituzte Karmen kalean

Eibarko ENE! Nagusien Elkarteak antolatutako jaien barruan, ekitaldi mordoa egongo da Karmen plazan: umeentzako txokolatada eta jolasak, dantzak, musika, bakarrizketa, toka eta igel txapelketa...
Gaurtik domekara Sanpedroak ospatuko dituzte Karmen kalean
2025/06/27 11:55
eta kitto!

Gaur, barixakua, hasiko dira ospatzen San Pedro jaiak Karmen kaleko plazan, eta domekara arte ekitaldi mordoa egongo da. Hemen daukazue Eibarko ENE! Nagusien Elkarteak prestatu duen egitaraua. Asteburuan ez dute aspertzeko tarterik izango.

EKAINAK 27, BARIXAKUA
- 16:30: Umeentzako txokolatada, 
ENE!-k antolatuta.
- 17:00: Umeentzako jolasak (artaburuak, arrautza-lasterketa, boli-lasterketa, zaku-lasterketa eta lapiko apurtzea edo itsulapikoa).
- 19:00: LEKIM ANIMAZIOAK antzerki-taldearen emanaldia. 

EKAINAK 28, ZAPATUA
-12:00: Toka eta Igel txapelketa, ENE!-k antolatuta.
- 18:00: MARIACHI DOMINGUEZ musika-taldearen emanaldia. 
- 19:00: VICTOR AMILIBIA bakarrizketaria. 
- 20:00: Beheko Tokiko DANTZA TALDEA. 
- 21:00: Harrera Beheko Tokiko dantza taldeari, Jubilatu-etxeko aretoan.
- 21:00: Piskolabisa (pastak eta edaria). 
- 21:45: Berbena, ORQUESTA TUKANek eta Beheko Tokiko dantza taldeak girotuta.

EKAINAK 29, DOMEKA
- 12:00: Meza Karmengo parrokian. 
- 13:00: Toka eta Igel txapelketako sarien banaketa. 
- 13:30: Piskolabisa.