Gaurtik hasita arratsaldero saioa eskainiko dute musika eskolakoek

Gaurtik hasita arratsaldero saioa eskainiko dute musika eskolakoek
2013/05/20 00:00
eta kitto!

Gaur (astelehena, maiatzak 20) ekingo diete Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako ikasleek urtero ikasturte amaieran eskaintzen dituzten entzunaldiei, 17.30etan Portaleko areto nagusian. Barixakura arte egunero emanaldia eskainiko dute ordu eta toki berean musika eskolan intrumenturen bat jotzen eta musikari lortutako beste gai batzuk ikasten diharduten 300 bat ikaslek.