Gazako SOL BAND taldea Soraluzen izango da uztailaren 16an
Sol Band taldearekin Palestinako egungo egoera, kultur sustraiak, eta musika gertutik ezagutzeko aukera izango da datorren astean, uztailaren 16an (asteazkena), Soraluzen. Taldearekin batera Mohammed El-Kurd poetaren testuak irakurriko dira. Ekitaldia 19:30ean hasiko da Plaza Berrian.
SOL BAND 2012an sortu zen eta Gazako folk musika maite duen gazte talde batek osatzen du. Musika-tresna tradizionalen eta modernoen konbinazioagatik eta hainbat generoren fusioagatik nabarmentzen da taldea, eta baita musikaren bidez transmititzen duten alaitasunagatik eta energiagatik ere.
Talde palestinarrak mundu osoko audientziak liluratu ditu. Jaialdi, kontzertu, proiektu eta kultur ekitaldi askotan parte hartu dute. SOL BANDek bere musika propioa ekoizten du eta Palestinako telebista nazionalerako 30 ataletan parte hartu dute kantu tradizionalen eta folklorikoen remake-ekin.