“Gazako zerria” film azpitituluduna eguaztenean Portalean ikusgai
Filmazpit programaren eskutik “Gazako Zerria” filma proiektatuko da bihar (eguaztenean, hilaren 18an) Portalean, hiru emanalditan (09.00etan, 14.30etan eta 19.00etan). Saio guztiak irekiak dira, baina lehenengo biak bereziki euskaltegietako ikasleei zuzenduta daude. Filmaren jatorrizko hizkuntzak arabiera eta hebreera dira eta azpitituluak euskeraz daude. Sarrera doan izango dada. Sylvain Estibalen zuzendaritzapean, Gazako arrantzale palestinar baten istorioa kontatzen du filmak. Zineuskadi elkarteak finantzatzen du Filmazpit programa, Euskadiko zinemaldietan emandako hainbat film interesgarri euskeraz azpititulatzeko helburuari jarraituta. Eibarren hilero eskainiko dituzte euskeraz azpititulatutako filmak eta egitasmo horren antolatzaileak AEK, Udal Euskaltegia eta Euskara saila dira.